XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina beharbada aldi honetako erromatar gizartearen kultura- bizitzaren bereizgarritasun aipagarrienetariko bat kulturaren helendartasuna dugu.

Erroman, helendartasunarekin batera beste gauza batzuen artean idazti-zabalkundearen teknika, gogoeta filosofikoak, dialektika eta mintzalaritza sartu izan ziren.

Kultura-alderdi guztiok erromatar zuzenbidearen hedakuntzan eragin handia izan zuten.

1. Helendar-kulturaren sarrera

Erroman sartu eta zabaldutako gerkar kultura, ez zen gerkar kultura klasikoa (helenikoa) izan, eremu eta zabaltasunean aurrerapen nabarmenak izan zituen arren, klasizismo, sormen eta sakontasunaren galtze nabariak izan zituen gerkarrak ez ziren (batez ere sortaldekoak) herrien artean gerkarren kultura zabaltzetik eta batez ere gerkarrentzat elementu arrotz asko zirenekin izandako nahasketa eta ondorioetatik etorritako heleniarra baino.

Erroman izan zen heleniar kulturuen sartze eta hedatzea, bide askotatik eta era askotako maila ezberdinetan gauzatu izan zen.

Erromatarrek oroar heleniartasunarekin hartu emanetan hasterakoan euren kulturaren gutxiagotasunaren jakitun ziren eta beraz heleniartasunari arrera ona agertu izan zieten.

Beheragoko mailetan, heleniartasuna hasiera hasieratik zabaltasun guztiz gerkarrak lehendabizi kolonizatutako Hego Italiako eremuetan zabaldu izan zen.

Guda Punikoen aldian, gerkar hizkuntzadun kanpotiar, merkatari, liberto eta jopuen zenbatekoa arintasunez gehitzerakoan, Erromako hiriko eta baita hiri-buruetako beherengo mailako biztanlegoa ere heleniartu egin zen.

Erromatar gizartearen ekonomia aurrerapena gehitzerakoan, merkatal hiri eta hiri-buruetan (Ostia, Puteoli, Brundisium, etab.) bertakotuz gain heleniar izakera sendoa ematen zieten era guztietako heleniartutako sortalkideek Italiara heltzen zihoazan.

Alderantziz eskubide gehiago edo gutxiagorekin heleniartutako arloetan italiko asko bizi izan ziren eta Erromaratzean bizi modu berriak ekarri zituzten.

Beste alde batetik goi mailakideek gerkar maisuekin gerkarra ikasi eta eziteaz arduratu ziren, gerkarren apainkeri garden eta gogoak ere idurikatuz.

Erroma politika arloan indartsua izatera heltzean eta heleniar gizartean bere politika-nagusitasuna ezartzen joatean, heleniar kulturaren pertsonalitate entzutetsu asko Erromara abiatu ziren, erromatar politika giro eragintsuetan onarpea eta babespea aurkituz.

Helenizazio toki aipagarrienetariko bat Scipiotarren inguruko giroa zen (...).